XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oriolek betertzez begiratzen zion, burua ezin bueltaturik.

- Nola dakizu?

- Ikasgela ondoko gelara itzuli naiz.

Ez dagoela sukaldetik zertan sarturik deskubritu dut.

Ikasgelan pantailak irteten direnean, sartzeko aprobetxa dezakezu.

Eta larunbatean zer egingo dugun ikusi dut.

Artaziak garondoan zebilzkidan, hiruzpalau artazitxo inurri urduriak bezalaxe.

- Eta larunbateko diska biharkoarekin trukatu dut -jarraitu zuen Jurgik.

- Eta egin dezakezu datorren hileko klase bat bihar izatea? -galdegin zuen Manuelek.

- Aurrera eta atzera egin dezakegu, nahi beste.

- Eta bihar zer egingo dugu? -galdetu nuen.

Artazitxoak geldirik zeuden eta orrazi bat nuen ilean hara eta hona.

- Natur zientzietakoak egun guztirako kanpora bidaliko gaitu.

Larunbaterako horixe zegoen.

Egun guztirako txangoa, bazkari eta guzti.

Taldeka lan egin eraziko digu.

Ibaia, urtualdia, zuhaitzak eta elurretan animaliek egindako oinatzak aztertu beharko ditugu.

Eta guk gure lan taldea egin eta egun guztirako desagertu ahal izango gara.

Manuel, guraizetxoak belarri gainean korrika zituela, barregarri samar zegoen.

Kurtso guztian ilea mozten zuen aurreneko aldia zen, eta hain ile motzarekin belarriak burutik oso aldenduta ikusten zitzaizkion, ia-ia guztiz aldendu eta tximeletak bezala hegan egiteko pronto.

Barregura ematen zigun.

- Asko arriskatu zarete esan zuen Migel Butsek.

Ez zenuten egun argiz sartu behar.

- Momentu bat besterik ez da izan -esan zuen Arkadik.

Eta ni eskaileretan gelditu naiz norbait etorriko ote zen (...)